Hemen zaude

ARRAIN BAT BEZALA

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Otsaila 17, 2024 - 18:30
Aurrezko prezioa: 
3,00€
Lehiatila prezioa: 
3,00€
Sarreren salmenta: 

Taquilla: lunes a viernes de 16 a 21 horas Internet: www.villava.es

Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Martziali betidanik gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian, lasaitasunaz gozatzen. Baina azken boladan badirudi arrainek saihestu egiten dutela.
Bere ordulariek, soinuek, formek... liluratzen dute, denbora harrapatzeko eta ordenatzeko duten gaitasuna. Baina orain, Martzialek irudipena du denborak bere koordenatuak aldatu dituela eta bere kasa doala.
Martzialek gustuko ditu gogoratzea sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua ume gisa ikustea... baina zerbait aldatzen ari dela nabaritzen du. Dagoeneko ez du bere burua seguru sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu eguneroko orainaren xehetasunak oroitzen.
‘Arrain bat bezala’ izeneko lanak oroimena nola diluitzen den, Martzialen iragana eta oraina errealitate berri batera iritsi arte nola uztartzen diren kontatzen du.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.