Hemen zaude

Lege oharra

Nafarroako Antzoki Sarea web-orrian sarera elkartutako agertokiei buruz ageri den informazioa publikoa da, eta herritarren esku dago beren udaletako direktorio publikoetan ere. Ikuskizunekin, horiek sortu dituzten arte-konpainiekin eta konpainia horiek osatzen dituztenekin lotutako informazio guztia, hala nola ikuskizun horiek merkaturatzen dituzten distribuzio-enpresei buruzko informazio guztia (telefono-zenbakiak, posta elektronikoak eta harremanetarako bestelako helbideak, eta argazkiak barne) toki-erakunde horiek beraiek beren borondatez web-orrian sartu dutena da. Interneten ikusgai dago baliagarria delako ikuskizunak herritarren artean zabaltzeko, eta merkaturatzeko.

Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) web-orrian ageri den informazioa aldatua edo deuseztatua izan daiteke informazio hori eman zuten erakundeek eta enpresek hala eskatuta.

Nafarroako Antzoki Sareak (NAS) Interneteko informazioa, eta gure erakundera heltzen den informazio pertsonal guztia babesten ditu. Edonork bisita dezake gure web-orria, eta, halaber, bertan jasotako informazio guztia kontsulta dezake. Orobat, hala eskatzen bazaio, bisitariak bere datu pertsonalak utz ditzake, argi izanik ez zaizkiela datu horiek hirugarrenei zabalduko edo utziko. Sarearen eta berau osatzen duten elkartekideen barneko erabilpenerako izanen dira, soilik.

Nafarroako Antzoki Sareak (NAS) datu pertsonal horiek erabiliko ditu eskatu ziren xederako, eta datuak babestearen inguruan indarrean dauden legeekin bat datozen segurtasun-mailak gordeko ditu, datu horiek galtzea, erabilera okerra ematea, aldatzea eta horietarako baimenik gabeko sarbidea saiheste aldera. Era berean, pertsonek edozein unetan sar daitezke, zuzendu ditzakete, aurka egin edo deusezta ditzakete datu horiek, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legean jasotako jarraibideak betez.

Webgune honek beste web-orri edo webgune batzuetara joatea ahalbidetuko dizun hiperestekak jasotzen ditu. Nafarroako Antzoki Sareak (NAS) ez du bere gain hartzen aipatu web-orri edo webgune horietan datuak babesteari buruzko politiken inguruko erantzukizunik. Edozein kasutan, erabiltzaileek argi eta garbi dakite datuak babesteari buruzko politika hau bakarrik eta soilik web-orri honetan jasotako informazioari dagokiola.

Datu pertsonalei buruzko segurtasunaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, Nafarroako Antzoki Sarera (Bentetako ingurabidea karrika 1 -kultura-etxea-, 31600 Burlata; telefono-zenbakia: +34 654 338 452) jo dezakezu.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
11 + 8 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.