Hemen zaude

Intereseko informazioa konpainia eta artistentzat

Nafarroako Antzoki Sareak ez du zirkuitu bat bezala funtzionatzen, eta ez da arte eszenikoak hedatzea helburu duen programa bat. Ez du programazio propioa sustatzen eta kide diren udalak autonomoak dira beren programazioa hautatzeko eta beren espazio eszenikoak kudeatzeko orduan, entitatearen oinarria den udal autonomiaren ondorioz.

Bestalde, sareko kide diren udalerriak oso desberdinak dira biztanleria, aurrekontu, kultura-zuzkidura eta programazio-lerroen arloetan, eta, hortaz, Nafarroako Antzoki Sareak gomendio egiten die artista, konpainia eta banatzaileei ikuskizunen gaineko proposamenen berri zuzenean kide diren udaletako programatzaileei helaraz diezaieten.

Nafarroako Antzoki Sareak ez du izaera propositibo edo preskriptiboko ikuskizunen katalogo itxi bat kudeatzen, eta, hartara, ez du proposamenak emateko epe bat zabaltzen horiek aukeratu edo programatzaileei gomendatzeari begira.

Sareko kideak diren udalen batek kontratatutako ikuskizunak dira Nafarroako Antzoki Sarearen ikuskizunen katalogoan ageri direnak. Ikuskizuna kontratatzen den unean sartzen da katalogoan, eta urtebete egoten da webgunean programatu den datatik aurrera; Nafarroako Antzoki Sareko beste udalerri batek kontratatuz gero, automatikoki hasten da berriz ere epe hori.

Nafarroako Antzoki Sareak biziki eskertzen die konpainiei ikuskizun bat banaketatik kentzen badute horren berri ematea, erabaki hori katalogotik ateratzeko epea bukatu baino lehen hartzen bada.

Nafarroako Antzoki Sareko webgunean ikuskizun bat agertzea lagungarri izan daiteke sareko beste udalerriek kontratatzeari begira; beraz, komenigarria da konpainiek arretaz betetzea eskatutako atal guztiak.

Sareko kide diren espazio eszenikoekin harremanetan jarri nahi izanez gero, egin klik HEMEN horien helbideak deskargatzeko.

Gidaliburu bat aurkitu dezakezu esteka HONETAN.

 

Nafarroako Antzoki Sarea 35 udalek osatuta dago:

ORDENA ALFABETIKOAREN ARABERA:

Agoitz, Altsasu, Antsoain, Aranguren ibarra (Mutiloa), Atarrabia, Azagra, Barañain, Bera, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Castejón, Cintruénigo, Corella, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Lesaka, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Noain-Elortzibar, Olazti, Peralta, Ribaforada, San Adrián, Tafalla, Tudela, Uharte, Valtierra, Viana, Zangoza eta Zizur Nagusia.

LOKALIZAZIO GEOGRAFIKOAREN ARABERA

  • 11 Iruñerriko Mankomunitatean: Antsoain, Aranguren ibarra, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Uharte, Noain-Elortzibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia.
  • 9 Nafarroako Erriberan: Azagra, Castejón, Cintruénigo, Corella, Murchante, Peralta, Ribaforada, Tudela eta Valtierra.
  • 5 Lizarraldean eta Erriberagoienean: Lizarra, Lodosa, Los Arcos, San Adrián eta Viana.
  • 5 Nafarroa atlantikoa: Altsasu, Irurtzun, Etxarri-Aranatz, Leitza eta Olazti.
  • 2 Pirinioetan: Bera eta Lesaka.
  • Gainera, Agoitz (Pirinioaurrea), Zangoza (Nafarroako Erdialdearen ekialdea) eta Tafalla (Nafarroako Erdialdea).

BIZTANLERIAREN ARABERA

  • 10.001 biztanletik gora: Barañain, Burlata, Lizarra, Zizur Nagusia, Tafalla, Tudela eta Atarrabia.
  • 5.001 eta 10.000 biztanle bitarte: Corella, Altsasu, Cintruénigo, Noain-Elortzibar, Aranguren ibarra (Mutiloa), San Adrián, Berriobeiti, Berriozar, Uharte, Peralta, Antsoain eta Zangoza.
  • 3.001 eta 5.000 biztanle bitarte: Azagra,Castejón, Leitza, Lodosa, Murchante, Viana, Bera, Ribaforada eta Beriain.
  • 3.000 biztanletik behera: Lesaka, Agoitz, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Valtierra, Olazti eta Los Arcos.

AGERTOKIEN EDUKIERA:

  • 686 besaulki: TUDELA
  • 663 besaulki: BARAÑAIN
  • 571 besaulki: LIZARRA
  • 493 besaulki: BURLATA (987 lagun har ditzake zutik, eta 192 eserita musika-kontzertuetan; eta 356 ikusle kafe-antzokiko formatuan)
  • 60 besaulki: TAFALLA
  • 342 besaulki: CORELLA
  • 308 besaulki: RIBAFORADA
  • 301 besaulki: ALTSASU
  • 299 besaulki: LODOSA eta AZKOIEN
  • 294 besaulki: ANTSOAIN, BERRIOZAR, CINTRUÉNIGO eta ATARRABIA
  • 286 besaulki: NOAIN
  • 268 besaulki: LESAKA
  • 266 besaulki: AGOITZ eta BERIAIN
  • 257 besaulki: VALTIERRA
  • 254 besaulki: CASTEJÓN eta LEITZA
  • 248 besaulki: ZIZUR NAGUSIA
  • 245 besaulki: MURCHANTE
  • 244 besaulki: BERRIOBEITI
  • 232 besaulki: ZANGOZA
  • 230 besaulki: SAN ADRIÁN 
  • 227 besaulki: ETXARRI ARANATZ
  • 220 besaulki: LOS ARCOS
  • 203 besaulki: BERA
  • 200 besaulki: AZAGRA eta VIANA
  • 162 besaulki: ARANGUREN IBARRA (MUTILOA)
  • 144 besaulki: OLAZTI
  • 120 besaulki: IRURTZUN
  • 100 besaulki: UHARTE

 

ESPAINIAKO GOBERNUKO 'PLATEA' PROGRAMARA ATXIKITAKO UDALAK: 

2022an: ALTSASU, BARAÑAIN, CINTRUÉNIGO, NOAIN, RIBAFORADA, TAFALLA, TUDELA ETA ZIZUR NAGUSIA

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
4 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.