Bilatu
NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN JARDUERAK
Nafarroako Antzoki Sareak, besteak beste, honako jarduera hauek egiten ditu:
- Sare-lana sustatzen du.
- Kudeaketa-tresna komunak kontratatzen eta kudeatzen ditu, hala nola webgunea, ticketing-sistemak eta beste batzuk.
- Arte eszenikoen eta ekipamenduaren eskaintzari buruzko informazioa eta aholkuak ematen dizkie kide diren udalei.
- Programazioak komunikatzen eta haien berri ematen laguntzen du.
- Kide diren udaletako langileen prestakuntza sustatzen du, baita biltzar teknikoetara eta ikuskizunen ferietara joateko aukera bultzatu ere.
- Sektoreari eta ikusleei lotutako azterketak garatzen ditu.
- Hornidura, zerbitzu eta ekipamenduen kontratazio kolektiboa bultzatzen du.
- Kide diren udalak ordezkatzen ditu probintzia, nazio eta nazioarteko foroetan.
- Kideekin elkarlanean aritzen da diru-laguntzak, laguntzak eta babes pribatuak bilatzen eta kudeatzen.