PIZTU! emakumeON energia

Konpainia: 
EIDABE

Pestañas ficha espectáculo

Aurkezpena

Informazioa

Generoa: 
Klasikoa
Ikuskizunaren mota: 
Barne ikuskizuna
Estreinaldi urtea: 
2022
Publikoa: 
Familiarra
Hizkuntza: 
Euskara
Sinopsia: 

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi aktoresek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidai honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...

Eventos programados: 
Histórico de representaciones: 
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
10 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.