Mari eta gaileta fabrika

Konpainia: 
EIDABE

Pestañas ficha espectáculo

Aurkezpena

Informazioa

Ikuskizunaren mota: 
Barne ikuskizuna
Estreinaldi urtea: 
2019
Beste publikoa: 
7-14 años
Hizkuntza: 
Euskara
Sinopsia: 

Luka gaur eguneko jendartearen bidegabekeriak ezagutzen ari neska gaztea da. Eskolan lagunekin patioan jolastu nahi duenean, adibidez, mutilek haientzako hartzen dute espazio guztia.

Egunotan Lukak amamaren bisita jasoko du etxean. Pixkanaka amamaren iragana ezagutuko du. Amamak gaileta fabrika batean lan egin zuen, aspaldi. Orduan ere, emakumeek ez zituzten gizonen baldintza berdinak lanean. Horregatik, amama gazte zenean, emakume langileen eskubideen alde aritu zen.

Iragana eta gaur eguna hain ezberdinak ez dira. Memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Horri eutsiz, belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatu bezala, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu. Iragana jaso gaur eguna eraldatzeko.

‘Mari eta gaileta fabrika’ haur eta familiari zuzendutako antzezlana da. Pertsonen arteko berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten den obra. Beti ere antzerkiaren jolasa nagusi eta komedia lagun direlarik

Eventos programados: 
Histórico de representaciones: 
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
6 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.