TXIKI
Aldez aurreko salmenta: www.berrioplano.es. Kultur Etxeko lehiatilan, ikuskizuna baino ordu bete lehenago.
Sinopsia
Azken aldi honetan Mayak konfiantza galdu du bere buruarengan: lagunek ez dute baloratzen, eskolaz aldatzeko beldurrak astintzen du, familiak ez dizkio bere kezkak kontatzen. Uste du ez dela besteak bezain indartsua eta txiki sentitzen da. Baina, gainera, Maya antzinako etxe bateko hormen artean ezkutaturiko mundu ñimiño bateko biztanle ñimiño bat da! Bai, txikia da… Hori gutxi balitz, konturatuko da bere mundua arriskuan dagoela. Indarra hartzeko eta ekiteko garaia da. Garaia da erakusteko, txikia izan arren, boteretsua ere badela. Izaki ñimiñoen mundua eszenan. Abentura bat. Musikal bikaina. Gauza handiak lortzen dituzten pertsona txikiei buruzko istorioa.