Tomás, el extraordinario hombre normal

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Abendua 21, 2024 - 20:00
Larunbata, Azaroa 2, 2024 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
10,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Alokairuko beste etxe batera bizitzera joan berritan, Tomasek lana galdu eta ustekabe sorta batek ederki astinduko du bere bizitza.

Zoritxar hori gorabehera, Tomas ohartuko da badela edertasun izpirik gorderik tragedia txiki bakoitzean, egunerokotasunaren eromen kaotikoan.

Beste plan batzuk egiten ari garen bitartean igarotzen den horixe da bizitza. John Lennonek esandako esaldiak ikuskizunaren ideia laburtzen du, hots, ametsen atzean gabiltzan bitartean, patuak dakartzan ustekabeek erdi-erditik harrapatzen gaituzte.

Clownicek keinu-ikuskizun komikoa ekarriko du Zizurrera, emozioz beteriko errusiar mendi batean igotakoak. Normaltasunari darion apartekotasunaren erretratu hunkigarri eta surrealista da. Umorea ardatz harturik jardun eta gero, oraingo honetan Clownicek tragikomedia bati aurre egiteko erronka onartu du, giza izaeraren konplexutasuna umorez eta ironiaz lantzeko.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 5 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.