Soka | Tanttaka Teatroa
Sinopsia
Jazarpena eta abusua pairatzen eta pairatu duten haur guztiei eskaini die Mikel Gurrea testugileak “Soka”, bai eta senitartekoei eta guztiona den arazo horri aurre egiten ari den jende guztiari ere. Historia erruaren eta erantzukizunaren arteko leku lauso horretan kokatua dago, errua zehatza baita, eta erantzukizuna, berriz, amorfoa eta iheskorra. Haria Igor da, soinketa irakasle bat, “ez aingeru, ez deabru, ez heroi, ez doilor, hor erdian dagoen pertsona bat baizik”, Gurrearen hitzetan. Eta irudiaren osagarri, soka bat, hots, “baliteke txikitatik eskuratutako beldur askoren exagerazioa”.
Antzezpen honen bidez, Iñaki Rikarte, Igorren papera egiten duen aktorea, finalista izan zen aktore protagonistaren kategorian, Antzerkiko Max Sarien 2018ko edizioan.

