Hemen zaude

The Shit Show

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Azaroa 16, 2024 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
8,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Igandea da, 2020ko urtarrilaren 28a. Donna Rotunno, Harvey Weinsteinen abokatua, Daily Times-eko estudiora joan da, zinema-ekoizlearen sexu abusuen eskandalua azalera atera zuen Megan Twohey kazetariak gonbidaturik. New Yorkeko auzia puri-purian dago. Emaitza, orduan, iragarrezina zen.

Dramaturgia da, Twoheyk Rotunnori egindako elkarrizketa polemikotik abiatuta, eta Hollywoodeko handiki ohiari egindako epaiketaren transkripzioaren zatiak entzunda.

Antzezlana fikzio dokumentala da eta hiru emakumeren gogamenaren barnera bidaiatzeko aukera ematen digu: sexu erasoaz akusatutako gizona defenditzen duen abokatua, zergatiak

ulertzen saiatzen den kazetaria, eta salatzaileetako bat. Erdigunean, baimen kontzeptua.

Beste behin ere, biktima jartzen da zalantzan erasotzailearen ordez. Hain zuzen ere duda une horretan gertatzen da Twoheyren eta Rotunnoren arteko elkarrizketa, epaia atera baino lehentxeago. Zigor-epaia eredugarria izan zen eta Estatu Batuetako sistema judiziala eraldatzen lagundu zuen. Mugarria, beraz, #MeToo mugimenduan.

Ikuskizunaren ondotik, topaketa talde artistikoarekin.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.