Saco Roto, El Catch
Sinopsia
Utzi zure irudimena hegan. Horra hor De Improvisto taldearen ikuskizunen eragilea, taldeak antzerki inprobisazioko teknikak lantzen baititu, umorea gidari hartuta. Behin irudimena pizturik, jolasa hasten da, zentzumenak laxatu eta barreak askatzen dira. Bi bikote elkarren kontra ari dira agertokian, boxeo-saio bat balitz bezala. Irabazteko, istorioak sortu behar dituzte, entzuleek emaniko izenburu eta iradokizunetatik abiaturik, eta gupidarik gabe manipulatzen ditu. Sei roundetan zehar, ospakizun-maisuak arau eta zailtasunak jarriko ditu, inprobisazioa korapilatzeko, eta helburua ere eragozteko, hots, publikoari irri eginaraztea. Round bakoitzaren bukaeran, publikoak gehien gustatu zaion bikotea bozkatuko du, harik eta bikote bakar batek lehia duinta-sunez irabazten duen arte.
Antzerki inprobisazioa.