Monólogo con J.J. Vaquero

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Otsaila 21, 2025 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
8,00€
Entradas agotadas: 

Entradas agotadas / Sarrerak agortuta

Sarrera agortuak: 
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua
Accesible: 
Bucle magnético y sonido amplificado.
Evento accesible

Sinopsia

JJ Vaqueroren bakarrizketa, Charlie Díazek aurkeztua.

Vaquero komikoa ez da itzulingurutan ibiltzen agertokira igotzen denean. Mihia laxorik, eta zuzenean mamiari heldurik, agertokian azaltzen den unean bertan egiten du bat publikoarekin.

Valladolideko aktore, komiko eta gidoilariak 15 urtetik gorako eskarmentua du umoregileen zirkuitu profesionalean. Emanaldietan bere eguneroko bizitza izaten du hizpide, ahoan bilorik ez duela. Familia, lagunak, lana, den-dena zaio egoki bizitzaz umorearen bidez mintzatzeko.

Adibidez, Vaquerok dio bizitzak bullying egiten diola eta egoera horiei buruzko xehetasunak

ematen ditu, izan bere alabekiko harremana, izan telebistako urrutiko aginteari aurre egiten dionean. Hala ere, bizitzaren alde komikoa aurkitzea lortzen du beti eta publikoarekin partekatzen du. Ikusleek barre konplizeen bidez, irri karkailaka eta txaloka itzultzen diote hura guztia.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
4 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.