Hemen zaude

MIÑAN

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Martxoa 21, 2025 - 19:00
Aurrezko prezioa: 
6,00€
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Antolatzen du: 
Etxarri Aranazko Udala
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

MIÑA

«Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du migratzaileen odisea»

Amets Arzallus

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 3 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.