Lloviendo ranas - Igel euria
Sinopsia
Igel euria fenomeno meteorologiko bat da, haize bortitzek edo tornadoek eraginda; haizeak, zenbaitetan, euriarekin batera gertatzen dira. Kontua da haizeek animaliak korrontean harrapatu eta urrutira eramaten dituztela. Haizeen indarra ahultzen denean, igelak erori egiten dira. Buruko gaitza tornado horietako bat bezalakoa da, abisatu Gabe harrapatzen baitzaitu. Izan ere osasun mentaleko krisiak lau lagunetik hiru joko gaitu gure bizitzako uneren batean. Horra hor antzezlan honetako gaia, taldeak sorkuntza laborategi batean lortutako material dramatiko arras aberatsaren ondorioz ondutakoa. Laborategiaren izenburua “Que nadie camine por mi mente con los pies sucios” izan zen, eta gaixotasun mentaleko diagnosia zuten 14 lagunekin egin zuten. Lanak jorratzen du horrelako gaitzek berekin dakarten estigma soziala, bai eta autoestigma ere. Edukiz oso bisuala den antzerkihizkuntza darabil, erritmo oso arinarekin eta komedia-ukituekin.