LA SAGA
Antzeztokia:
Eguna(k) eta ordua(k):
Ostirala, Apirila 21, 2023 - 20:00
Lehiatila prezioa:
10,00€
Sarreren salmenta:
Antolatzen du:
Kultura saila
Laguntzen du:
Nafarroako Gobernua
Método accesibilidad
Sinopsia
Sagastitarrenean –euskal goi-burgesiako familian–, alabarekin ez da giro. Anek, gizarte-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. Patriarkatua ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean. Anton Sagasti familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Anek atzera egin dezan abizena aldatzeko asmotan. Abizenaren jarraipenak du garrantzia.
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri.

