Hiru anaia ausartek ez baitiete jaramonik egiten amaren ohartarazpenei, baso ilunean sartu eta sorgin baten etxea topatuko dute. Gure hiru protagonistek beren beldurrei aurre egin beharko diete, ihes eginen badute. Musika eta abentura biziberrituko dira txotxongilo ikuskizun zirraragarri eta liluragarri honetan, itzalen eta itzal-argien erdian. Soinu-banda zoragarria, gainera, entzungai egonen da ikuskizunaren ondotik, QR bat eskaneatuz.