Hemen zaude

KANTU BAT GARA

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Martxoa 18, 2022 - 20:00
Aurrezko prezioa: 
15,00€
Lehiatila prezioa: 
18,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua
Accesible: 
Bucle magnético y sonido amplificado.
Evento accesible

Sinopsia

Kantuetan dago gure historiaren kronika. Kantuetan daude gure ametsak.
30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar…

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bisita egingo digu bere hainbat kantu ezagunen bertsioak Iortian aurkezteko, Pello Ramirezen, Gorka Hermosa eta Nacho Sotorekin batera.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
9 + 5 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.