ITSASMINA
Sinopsia
ITSASMINA zinema eta dantza uztartzen dituen esperientzia paregabea da, kostaldeko herri baten eta itsasoaren harremanaz XXI. mendean hausnartzeko. Beñat Gerekak zuzendutako dokumentalaren bidez Getariako itsas sustraiak arakatzeko parada izanen dugu, bai eta nortasun horrek egun duen jarraipenaz gogoeta egiteko aukera ere. Gil Harushen koreografiak itsas bizitzako tradizioak eta modernotasuna ditu inspirazio iturri, eta dantzariek ederki gidatzen gaituzte marinel herri horretako bizitzaren muina islatzen duen bidaia zirraragarrian barrena.
Ikusleok itsasoaren indarra eta bertako jendearen bizitasuna sumatuko ditugu, eta sentitu ere, artea eta bizitza harmonia perfektuan elkar lotzen direnean sortzen den lilura. Baina, iraunen ote du harmonia horrek?

