ILARGIAREN ATZEAN / TRAS LA LUNA

Eguna(k) eta ordua(k): 
Igandea, Martxoa 20, 2022 - 18:00
Lehiatila prezioa: 
4,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Antzezlanak haurrendako eta euskarazko antzerki testuen lehiaketa irabazi zuen 2019an. Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak deitutako lehiaketa da.

Ilazkik 9 urte ditu eta nahi baino denbora gehiago pasa behar izaten du bakarrik.
Bere “bakardadea” jolas lagun batekin partekatu nahiko luke, ahizpa batekin. Ilargiak eta mamorroek lagundurik, Ilazkik bere desioa betetzea lortuko du eta, ia-ia hutsetik, Hilal izeneko neskatoa azalduko da, eta ahizpa bat, ama bat, familia bat beharko du… Era askotako gaiak jorratzen
dira (kontziliazio familiarra, adopzioa, harrera), hainbat irakurketa mailatan oinarrituta; beraz, erakargarria da bai helduentzat, bai haurrentzat.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 10 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.