Hemen zaude

HACIA LA RAÍZ

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Azaroa 24, 2023 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Hainbat emakume testuinguru oso ezberdinetan matxinatzen diren unea ikusiko dugu, haien izaera ukatu eta itotzen dituenaren aurka matxinatzen diren unea. Ez da erraza bide berria urratzea, ezezagunerako bidaiari ekin behar diote, jakinik ere litekeena dela helmugara ez iristea, galtzea edota heriotzazko amildegian barneratzea.

“Hacia la raíz” bidaia bat da, poesiaz eta irudi hipnotikoz blaitutako irudietarantz, gure barnerantz labaindu eta galderak ereiten dituzten irudietarantz. Irudiek xuxurla edo oihu egiten dute, ferekatzen edo kolpea jotzen dute, azaleratu edo desagertzen dira... Zer esan nahi du emakume izateak? Zer isiltzen zuten gure aurreko emakumeen ahotsek? Nola aurreratu, zer erreskatatu, zer baztertu? Poesia, dantza eta sorkuntza-lan handia; horra ikuskizun iradokitzaile honen gakoak.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
5 + 14 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.