EL REY TUERTO
Sinopsia
Zer gertatuko litzateke, istiluen aurkako polizia bat topatuko balitz bere indarkeriaren biktima izandakoarekin? Hau da, manifestazioaren inguruko kaosetik urrun, lagunarteko afarian, adibidez? Gau giroak ez du batere itxura onik, baina nork daki, pertsonok zenbaitetan harrigarriak izaten gara benetan. Aspaldian elkar ikusi gabe dabiltza Lidia eta Sandra lagunak. Hori dela eta, elkarrekin afaltzea bururatu zaie bakoitzaren bikotekidea ezagutzeko: David, istiluen aurkako polizia da, eta Ignacio, dokumentalgile soziala, manifestazio batean begi bat galdutakoa, gomazko pilota baten ondorioz.
Horrelaxe hasten da hainbat gaiz mintzatzen den komedia garratz hau: gure sineste sendoen hauskortasunaz, rol sozialen izaeraz eta egiaren bilaketaz. Antzezlanak bidegurutzean jarri nahi gaitu: adierazpen-askatasuna eskubide gisa, kontrol soziala, eta etikaren zein moralaren lekua indarraren erabilera neurrigabean. Hori guztia, umore beltza erruz baliatuta.
Emanaldiaren ondotik, solasaldia eginen da talde artistikoarekin.

