CONSERVANDO MEMORIA
Sinopsia
Antzezlanak familia baten istorioa du abiaburu, antzezle protagonistaren beraren istorioa, alegia, baina denok ikusiko dugu islatua gure istorioa antzezlanean, begirada atzera bota eta gure aurreko belaunaldien bizitzak aztertuz gero. Gure aurrekoek XX. mendearen erdialdetik Trantsiziora bitarte nekazaritzatik hirira egindako bizitza-jauzi handiaren kontakizun errealista da. Eta aldi berean, pertsona haiengana emozioen bidez hurbiltzeko modu bat, jende hark eta bizimolde desagertu hark gure gogoan irautearen pozari egindako laudorioa. Handia da zinez antzezlanak jendea liluratzeko duen ahalmena; horregatik, senitartekoengatik, hau da, aitatxi-amatxi, birraitona-birramona edota gurasoengatik, sentitzen den maitasunak goitik behera blaituko du areto guztia.