Ameriketako Bidaia

Sinopsia
Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira ongi moldatzen elkarrekin. Jonek “amerikarren bizimoduari buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreiritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Joneri ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko dizkiote. Poliziak immigrante latino ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.
Hizkuntza arazoak eta arrazari buruzko aurreiritziak direla eta, egoera kafkiarra biziko du. Astebete dramatiko bat igaro ostean, Mexikoko mugara deportatu baino lehenago askatuko dute.
Jonek, beraz, sakon miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetu eginen da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Adin gomendatua: 15 urtetik gora.