Ada Byron: La Tejedora de Números
Sinopsia
Ada ohean dago oso gaixo eta bere eldarnioan aita ikusten du hilik (Lord Byron), eta bere bizitzaren gaineko errepasoa egiten du aitarekin batera. Bizitzari buruz egindako azterketa lagungarria da aita-alabak elkar hobeki ezagutzeko. Are gehiago, ezusteak eta kargu hartzeak sortzen dira eta, ondorioz, Adak bere izateaz duen ikuskera aldatuko du. Hori dela eta, erabaki harrigarria hartuko du. Ada Lovelace matematikaria historiako lehen programatzailetzat jotzen da eta, askoren esanetan, egungo informatikaren ama da. Emakume ameslari eta bere garairako aurreratu hura, XIX. mendearen lehen erdian bizi izan zen. Bada, urteetan ahantziak izan diren haren ikerlanak erabakigarriak izan dira egungo bizitzaren alderdi guztiak hartuak dituen zeharkako diziplinaren –informatikaren– agerpenean.

