ZIRKUITUA 2019: PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA IREKITA
Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren laguntzarekin, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren 2019. urteko Katalogoan sartzeko proposamenak jasotzeko epea ireki du. Zirkuitua, 2017. urtean Kultura Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako Antzerkia Bultzatzeko Plan-aren barruan dago kokatuta, antzerkia, dantza eta bere profesionalen lan-baldintzak hobetzeko helburuarekin. Proposamenak jasotzeko epea azaroaren 5a arte egongo da irekita eta espres sortutako Komisio Artistiko baten eginkizuna izango da aurkeztutako lanak aztertu, eta Katalogoan sartuko direnak erabakitzea.
Nafarroako Antzoki Sarearen bazkide diren udal espazio eszenikoen eskaintzaren osagarri izango da Zirkuitua, kalitate goreneko dantza, antzerki edo zirku konpainia profesionalen ikuskizunen programazioa bermatuz. Katalogoa osatzeko, lengoaia berritzaile edo garaikideak erabiltzen dituzten lanak eta ikusleei antzerki bizipen berriak eskaintzen dizkieten proposamenak bilatuko dira, besteak beste.
Behin betiko Katalogoa prestatu eta gero Nafarroako Antzoki Sarearen bazkide diren espazio eszenikoak konpainiekin harremanetan jarriko dira, Zirkuituaren programazioaren barnean egongo diren ikuskizunen kontratazioa adosteko.
Oinarriak jaitsi edo ikusi.
“Parte-Hartze eskaera orria” jaitsi.
Jasoko diren proposamen kopurua dela eta, ezinezkoa izango da jasotako proposamenei banan banan erantzutea konfirmazioa emanez.
Mesedez, irakurri oinarriak arreta handiz eta bidali 12. puntuan eskatzen diren dokumentu guztiak. Osatu gabe bidaltzen diren proposamenak ez dira kontuan hartuko.
T.(+34) 692 601 377
circuito@redteatrosnavarra.com