Hemen zaude

SENDABERRI PAISAIA ESZENIKO BERRIAK

Asteazkena, Urria 13, 2021

SENDABERRI, Paisaia Eszeniko Berriak Zirkuitua, 2022. urteko programazioaren parte izan daitezkeen proposamenak jasotzeko epea ireki du.

SENDABERRI, Paisaia Eszeniko Berriak, Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren oinordekoa da, bere bostgarren edizioan izen propioarekin eta ziklo itxurarekin etorriko dena.

SENDABERRI, euskara eta gaztelania nahasten dituen hitz-jokoa da. Horixe da hain zuzen ziklo honen helburu nagusia: bidexka eszeniko berriak sortzea, Nafarroako Antzoki Sarearen parte diren gune eszenikoetan egiten den programazioa, bide edo modu eszeniko berriekin aberastuz. Kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sortarazi nahi duten ikuskizunen bila ari gara, zirkuitu komertzialetatik urrun egonda haien programazioa zaila izaten den horietakoa. Antzerki, Dantza edo Zirku ikuskizunak halako ezaugarriekin: lengoaia berritzaileak, hainbat diziplina txertatuko dituztenak, komertzialak ez direnak, inklusiboak edo gizarte-aferen inguruko gaiak jorratzen dituztenak, besteak beste. Gune eszenikoek, audientziek eta konpainiek bidexka eszeniko berriak irekitzeko laguntza izango dute ziklo honen bitartez; sentimenduetan barna hausnartzeko modu berriak.

Beraz, Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin, Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak 2022. urteko programazioaren parte izan daitezkeen proposamenak jasotzeko epea ireki du. Epe hau 2021eko urriaren 27a arte egongo da irekita eta konpainiei zuzendutako deialdiaren oinarriak hementxe dituzue eskuragarri:

Deialdiaren oinarriak jaitsi.

Parte-Hartze eskaera orria jaitsi.

Oinarrien inguruko kontsultak:

T.(+34) 692 601 377
circuito@redteatrosnavarra.com

Noticia SENDABERRI
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
10 + 3 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.