Hemen zaude

SENDABERRI 2024 – KATALOGOAN SARTU DIREN LANAK

Asteazkena, Azaroa 29, 2023

Nafarroako Antzoki Sareak (RTN-NAS) lerro hauen bidez jakinarazten du Sendaberri 2024 katalogoan sartzeko aukeratutako proposamenak honako hauek direla:

Nafarroako Antzoki Sareak parte hartu nahi izan duten konpainia guztien interesa eskertzen du, jasotako proposamenen maila artistiko altua azpimarratuz.

Katalogo honetan egoteak ez du kontrataziorik bermatzen, eta programazioaren diseinuan gauzatzen diren gainerako barne-prozesuen mende geratzen da. RTN-NAS-ak, zikloa kudeatzen duen taldearen bitartez eta espazio eszenikoen aukeraketak aztertu ondoren, programatu daitezkeen konpainiekin bakarrik jarriko da harremanetan, eta zikloaren kudeaketarekin lotutako gai guztien berri emango die (proposatutako plazak, datak bilatzea, kontratuak, etab.), baita helarazi beharko dizkiguten beste material batzuen berri ere.

Hautaketa prozesu honetan parte hartu dute: Nerea Gardek, Pilar Martínez de Olcozek, Raul Iglesiasek, Marisol Martinezek (Nafarroako Gobernuaren Kultur Ekintza Zerbitzuaren izenean) eta Iñaki Larrañagak (SAREA-ren izenean). Era berean, beste hainbat lankideren aholkularitza izan dugu urtean zehar arte eszenikoen azoketan edo bestelako programazioetan aurrez aurre ikusitako ikuskizunak baloratzeko orduan.

Gogoratu behar da ziklo horretatik kanpo sareko espazioek autonomia osoa dutela nahi dutena programatzeko, beraz, edozein konpainia, jatorria edozein dela ere, sareko espazioetan programatu ahalko litzateke ohiko bideetatik.

Burlatan, 2023ko azaroaren 29an.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
8 + 12 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.