SENDABERRI 2023 – KATALOGOAN SARTU DIREN LANAK
Nafarroako Antzoki Sareak (RTN-NAS) lerro hauen bidez jakinarazten du Sendaberri 2023 katalogoan sartzeko aukeratutako proposamenak honako hauek direla:
RTN-NAS-ak parte hartu nahi izan duten konpainia guztien interesa eskertzen du, jasotako proposamenen maila artistiko altua azpimarratuz.
Katalogo honetan egoteak ez du kontrataziorik bermatzen, eta programazioaren diseinuan gauzatzen diren gainerako barne-prozesuen mende geratzen da. RTN-NAS-ak, zikloa kudeatzen duen taldearen bitartez eta espazio eszenikoen aukeraketak aztertu ondoren, programatu daitezkeen konpainiekin bakarrik jarriko da harremanetan, eta zikloaren kudeaketarekin lotutako gai guztien berri emango die (proposatutako plazak, datak bilatzea, kontratuak, etab.), baita helarazi beharko dizkiguten beste material batzuen berri ere.
Hautaketa prozesu honetan parte hartu dute Nerea Gardek, Nora Bengotxeak, Raul Iglesiasek, Marisol Martinezek (Nafarroako Gobernuaren Kultur Ekintza Zerbitzuaren izenean) eta Iñaki Larrañagak (SAREA-ren izenean). Era berean, Elena Iriarte, Pilar Martínez de Olcoz, Mariví Ott, José Vicente Urabayen, Alicia Rodríguez eta zikloaren talde kudeatzailearen aholkularitza izan da.
Gogoratu behar da ziklo horretatik kanpo sareko espazioek autonomia osoa dutela nahi dutena programatzeko, beraz, edozein konpainia, jatorria edozein dela ere, sareko espazioetan programatu ahalko litzateke ohiko bideetatik.
Burlatan, 2022ko abenduaren 1ean