Hemen zaude

NAFARROAKO ARTE ESZENIKOEN ZIRKUITUAREN KATALOGOA 2019

Asteazkena, Azaroa 28, 2018

Nafarroako Antzoki Sareak Nafar Gobernuko Kultura Sailaren laguntzarekin antolatutako Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren bigarren edizio honetan jasotako proposamenak baloratzeko bilera, pasa den azaroaren 16an burutu zen. Komisio Artistikoaren parte izan dira:

  • Iñaki Larrañaga (Elorrioko Arriola Antzokia)
  • Yolanda Osés (Nafarroako Gobernuko Kultura Saila)
  • Lorea Méndez (Barañain Auditorioa)
  • Patxi Mikeo (Irurtzungo Kultur Etxea)
  • Josetxo Loriente (Aranguren Ibarreko Kultur Etxea)
  • Iker Bengotxea (Nafarroako Antzoki Sarea, idazkari lanetan)

Komisio Artistikoak 2019. urteko Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren Katalogoan sartuko diren ikuskizunen aukeraketa egin zuen eta Katalogoan sartu diren ikuskizunen zerrenda, jarraian uzten dugun estekaren bitartez jaitsi dezakezue.

Espazio eszenikoek abenduaren 19ra arte izango dute ikuskizunen aukeraketa komunikatzeko epea irekita, deialdiaren oinarrietan zehaztutakoari jarraituz.

Zerrenda jaitsi

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
6 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.