Hemen zaude

NAFARROAKO ANTZOKI SAREKO ZUZENDARITZA BATZORDEAK KULTURA SEGURUA DELA ESAN DU; ALABAINA, NEURRI BERRIEK BERRIRO ERE ARRISKUAN JARTZEN DUTE DAGOENEKO ASKI KALTETUTA DAGOEN ERREALITATEA.

Osteguna, Urria 15, 2020

Red de Teatros de Navarra - Nafarroako Antzoki Sareko (RTN-NAS) Zuzendaritza Batzordeak Covid-19ak sortutako larrialdiari aurre egiteko konpromisoa agertu du. Une honetan Nafarroan birusaren egoeraren aurrean ezohiko neurriak hartu behar direla uste dugu; hala ere, kutsatzeen gorakada kezkagarria bada ere, etsigarria da ikustea Nafarroako Gobernuaren araudi berriak kultur sektoreari larriki kalte egiten diola. Kultura berriro ere ikusten ari da dagoeneko zigortuta dagoen errealitatea arriskuan jartzen dela.

Neurri horiek mugikortasuna mugatzeko, taldekako kontzentrazioak gutxitzeko, eta arriskuko pertsonak babesteko diela ulertuta ere, ez dugu ulertzen zergatik diren horiek askoz murriztaileagoak kultura-jarduerari dagokionez.

Egoera hori hasi zenetik, protokoloak egunez egun doitu ditugu, sektoreak funtzionatzen jarrai dezan. Gure erabiltzaileek musukoa daramate jokaespazioan dauden denboraren % 100ean, zapatak eta eskuak desinfektatzen dituzte antzokira sartzean, eta guztiek modu mailakatuan sartzen eta irteten dira besaulki-patiora, eta kontaktua eta pilaketak saihesten dituzte. Horretaz gain, gure besaulki guztiak erabat desinfektatzen ditugu emanaldi bakoitzaren ondoren.

Kulturaren sektoreak pixkanaka lortu zuen bere burua berrasmatzea eta oreka zail batean berregokitzea kultura-jardueraren jarraipena, segurtasuna eta osasunaren babesa bermatzeko. Ardura horrek berarekin ekarri du pandemia hasi zenetik ekitaldi kulturaletik sortutako fokurik ez antzematea Nafarroan.Horregatik, berriz ere "kultura segurua" oihukatzen dugu, eta hemendik aurrera sor daitezkeen egoera berriei aurre egiteko orain arte egindako lana ez ahazteko eskatzen dugu.

RTN-NASari dagokionez, zuhur jokatzen jarraituko dugu, egunez egun estrategiak garatuz eta programatutako ekitaldi-mota bakoitzaren arabera. Aurreikusitako jarduerak % 100ean betetzen ahaleginduko gara; izan ere, badakigu aberastasun handia sortzen dugula, gure 31 jokaespaziotan egindako Covid-aren ondorioen azterketak agerian utzi baitzuen milioi bat euro baino gehiago ez zela sortu konfinamenduaren ondorioz.

RTN-NASetik jakin badakigu bizitako uneek kulturari balioa emateko eta kulturari gizartean dagokion lekua emateko balio beharko luketela. Hori dela-eta, beharrezko arreta eta laguntzak jaso behar ditu, lehentasunezko ondasun eta Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko 1/2019 Foru Legean jada jasota dugun eskubide gisa hartuta.

RTN-NASetik lanean jarraituko dugu gure harri-koxkorra ekartzen, datorkigun errealitate berrira egokitze aldera. Publikoaren behar berriei eta egoerari erantzuteko lan egiten dugu, baina baita interpretatzen, sortzen, banatzen, enpresa laguntzaileen eta bestelakoen jarduerari berriro heltzeko ere. Izan ere, gure erkidegoan lan-bolumen handia sortzen dute. Zerbaitegatik da RTN-NAS bere jokaespazioetan 9.725 besaulki dituzten 33 udalerri biltzen dituen erakundea, 264.088 biztanleren kultura-premiari erantzuteko.

Nafarroako Antzoki Sareko Zuzendaritza Batzordeak

 

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
17 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.