NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN ZUZENDARITZA BATZORDEAK ESKATU DU AZAROAREN 4tik AURRERA EZARRIKO DIREN NEURRIEK AUKERA EMATEA JOKAESPAZIOAK IREKI AHAL IZATEA % 30eko BENETAKO EDUKIERAREKIN ETA HAIN MURRIZTAILEAK IZANEN EZ DIREN ORDUTEGIEKIN.
Nafarroako Antzoki Sarearen (RTN-NAS) Zuzendaritza Batzordeak lanean jarraitzen du gaur egun bizi dugun pandemia-egoerari aurre egiten, eta datorren azaroaren 4an neurri berriak ezar daitezkeela aurreikusita, Nafarroako Gobernuari eskatzen dio aintzat hartzea gure jokaespazioak irekitzeko aukera, edukiera errealaren % 30arekin, eta hain murriztaileak izanen ez diren ordutegiekin.
Gure iritziz, edukieraren % 30eko mugak beharrezko bermeak ematen ditu bertaratuko den publikoa erabat seguru senti dadin eta higiene-neurri guztiak zorrotz betetzeko. Horren guztiaren arazoa da ekitaldi batera joateko gehienez 100 pertsonako muga egotea. Horrek berarekin dakar 300 eserleku baino gehiago dituzten jokaespazio guztiek edukieraren % 30 baino gutxiago hartuko dutela, eta, kasu batzuetan, publikoaren % 10 baino ez direla bertaratuko; horrela, erakusketa neurriz kanpokoa eta barnera ezina izanen da. Eserleku gehien duten antzokiek leku gehiago dute, eta edukieraren % 30 errespetatuz gero, gure kulturaren alde eta sektoreari eustearen alde lan egiten jarraitu ahal izango lukete, horrek segurtasuna murriztea ekarri gabe.
Zuzendaritza Batzordeak adierazi du jokaespazio handi baten mantentze-, pertsona- eta logistika-kostuak handiagoak direla beti. Horrenbestez, edukiera publiko osoaren % 10en uzten bazaie, ezin izanen diote lan-dinamika horri luzaroan eutsi.
Ordutegiei dagokienez, Zuzendaritza Batzordearen iritziz jendeak ez luke etxeratze-agindua hautsiko gure funtzioen ordutegiak ohiko ordutegien barnean mantentzea baimenduko balitz, 21:00etarako ixteko muga kenduta. RTN-NASeko jokaespazioetara bertaratutakoen ia % 100 arratsaldeko azken orduan irteten da lanetik; horrenbestez, ezinbestekoa da erakusketa-ordutegiak 20:00en inguruan mantentzea, jendeak gure aretoetara joaten jarraitu ahal izan dezan. Emankizunak 22:00ak aldera amaituko balira, nahikoa denbora legoke ikusleak beren bizilekura 23:00ak baino lehen iristeko, etxeratze-agindua baino lehen, alegia.
Aipatutako murrizketek, egoera-aldaketa etengabeek eta publikoaren portaera aldakorrak gure kudeaketa-lana izugarria izatea bihurtzen ari dira. Hori dela-eta, Zuzendaritza Batzordeak epe luzeagora luzatu ahal izanen diren neurriak eskatzen ditu, murriztaileak izanagatik ere. % 30eko benetako edukiera eta herritarren errealitatetik hurbilago egonen diren ordutegiak baliagarriak lirateke kultura-jarduerari eusteko hain zalantzazkoak diren garai hauetan.
Zinez pentsatzen dugu gure sektoreak pixkanaka lortu duela bere burua berrasmatzea eta oreka zail batean berregokitzea kultura-jardueraren jarraipena, segurtasuna eta osasunaren babesa bermatuz. Ardura horrek berarekin ekarri du pandemia hasi zenetik ekitaldi kulturaletik sortutako fokurik ez antzematea Nafarroan.Horregatik, berriz ere "kultura segurua" oihukatzen dugu, eta hemendik aurrera sor daitezkeen egoera berriei aurre egiteko orain arte egindako lana ez ahazteko eskatzen dugu. Egoera hori hasi zenetik, protokoloak egunez egun doitu ditugu, sektoreak funtzionatzen jarrai dezan. Gure erabiltzaileek musukoa daramate jokaespazioan dauden denboraren % 100ean, zapatak eta eskuak desinfektatzen dituzte antzokira sartzean, eta guztiak modu mailakatuan sartzen eta irteten dira besaulki-aretora, eta kontaktua eta pilaketak saihesten dituzte. Horretaz gain, gure besaulki guztiak erabat desinfektatzen ditugu emanaldi bakoitzaren ondoren.
Izenpetua: RTN-NASeko Zuzendaritza Batzordea