Hemen zaude

NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN ZIRKUITUA 2021: PROPOSAMENAK BIDALTZEKO EPEA IREKITA

Ostirala, Urria 23, 2020

Nafarroako Antzoki Sareak Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin, Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren 2021. urteko programazioaren parte izan daitezkeen proposamenak jasotzeko epea ireki du. Deialdiaren helburua datorren urteko programazioaren iturri izango diren, eta zikloaren helburuekin bat datozen konpainia profesionalen lanak jaso eta katalogo txiki batean sartzea izango litzateke. Proposamenak jasotzeko epea azaroaren 8a arte egongo da irekita eta espres sortutako Komisio Artistiko baten eginkizuna izango da aurkeztutako lanak aztertu, eta Katalogoan sartuko direnak erabakitzea.

Zirkuituaren programazioa RTN-NAS-aren bazkide diren udal espazio eszenikoetan egiten den eskaintzaren osagarri izango da, deialdiaren oinarrietan “Zirkuituaren Filosofia” bezala definitzen denari erantzunez: komertzialak ez diren kalitate goreneko proposamenak, inklusiboak eta egungo gizartearen gaiak jorratzen dituztenak, besteak beste.

Behin betiko Katalogoa prestatu eta gero Nafarroako Antzoki Sareak programa honen helburuekin bat datorren programazioa landuko du, bizi dugun pandemiaren eboluzioa kontuan hartuz, beharrezkoa balitz.

Oinarriak jaitsi edo ikusi 

Parte-Hartze eskaera orria” jaitsi. 

 

T.(+34) 692 601 377
circuito@redteatrosnavarra.com

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.