Hemen zaude

Nafarroako Antzoki Sareak Sendaberri Zirkuituaren 2023. urteko programazioa aurkeztu du, udal-herri parte-hartzaileetan paisaia eszeniko berriak irekitzen jarraitzeko asmoz.

Osteguna, Martxoa 2, 2023

Nafarroako Antzoki Sareak antolatzen duen zikloan 12 konpainiaren 64 emanaldi programatuko dira guztira, Nafarroako Kultura eta Kirol Sailaren babesari esker, eta sarearen bazkide diren 32 gune eszenikoren parte-hartzearekin.

Nafarroako Antzoki Sareak Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak Zirkuituaren 2023. urteko edizioa aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan diseinatutako erakundearen programa propioa. Edizio honetan sarearen bazkide diren 32 gune eszenikoren parte-hartzea izango du programak.

Sendaberri hitz joko bat da, gaztelania eta euskara nahastuz bide berriak esan nahi duena. Horixe da, hain zuzen ere, zikloaren helburu nagusia: Nafarroako Antzoki Sarearen espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastea eta osatzea, proposamen eszeniko berriak , edo ez hain ohikoak gozatzeko bideak eraikiz.

Nafarroako Antzoki Sarearen proiektu honek 100.000 euroko ekarpena jasotzen du Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Sailaren eskutik, eta aurtengo edizioan parte hartzen duten udal-herriek 97.000 euroko ekarpena egiten dute. 197.000 euro guztira, konpainien eta haien lantalde artistikoa eta teknikoaren katxeta ordaintzeko oso-osorik.

Ignacio Apezteguía, Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendari Nagusia, Sendaberri Zirkuituaren programazioaren aurkezpenean izan da, Pello Gurbindo Nafarroako Antzoki Sareko lehendakariarekin, Ana Isabel Oteiza Berriobeitiko Kultura zinegotziarekin, Iker Bengotxea zirkuituaren kudeatzailearekin eta programazioan parte hartuko duten hainbat konpainiarekin.

SARE LANA ETA ESKAINTZA ESZENIKOAREN DESZENTRALIZAZIOA

2023ko programazioa diseinatzeko, joan den urrian abiarazitako deialdiaren bidez jasotako proiektuak kontuan hartu dira, baita prozesuan parte hartzen duen lan-taldeak proposatutako beste lan batzuk ere. Horiek guztien artean 16 lan aurre-hautatu egin ziren. Programazioa diseinatzeko prozesuaren ardatzean eskaintza lurralde osoan deszentralizatzea, eskainitako generoen arteko oreka eta Nafarroako konpainiei eta artistei laguntza berezia ematea zeuden. Hauek guztiak kontuan hartuta erakundeak berak zikloaren koordinazioan eta kudeaketan sustatzen duen sare lana martxan jarri eta, horren ondorioz, 12 konpainiaren 64 emanaldi programatu dira, Nafarroako 32 herritan aurkeztuko direnak; 31 emanaldi udaberrian, eta 33 emanaldi udazkenean. Formatu txiki edo ertaineko Dantza, Zirku zein Antzerki proposamen eszenikoak, besteak beste gai sozialen eta genero-ikuspegiaren alde sakontzen dutenak, bai eta lengoaia eszeniko berriak erabiltzen dituztenak ere. Horiekin batera publikoei zuzendutako bestelako jarduera paraleloak garatu dira.

PUBLIKOAK SENTSIBILIZATZEKO JARDUERAK

Emanaldiez gain publikoekin lan egiteko bestelako jarduera paraleloak programatu dira: sorkuntza-prozesuekin lotutako erakusketak, lanen gaietan sakontzen duten tailerrak, emanaldien aurreko jarduerak (lan eszenikoak haien testuinguruan kokatzeko adibidez), edo emanaldien ondoren talde artistikoen eta ikusleen arteko solasaldiak, besteak beste. Sendaberri Zirkuituan programatutako funtzioetara joaten diren ikusleei sorkuntza-prozesuetan, edo jorratutako gaietan, sakontzeko aukera eskaini nahi diegu proposamen eszenikoa barrutik bizitzeko aukera emanez. Hautatutako konpainia gehienek haien proiektuetan publikoak sentsibilizatzeko lan-ildo hori jada garatzen zuten eta horri esker denon artean landu ahal izango dugu ikusleei zuzendutako bitartekaritza lerro hau.

SENDABERRI 2023: PROGRAMAZIOA

Programatutako Nafarroako konpainien edo artisten proposamenen artean, Producciones Maestras-en “La Malpagá” (Tafalla, Zangoza, Lizarra, Noain, Azkoien, Murtxante, Azagra, San Adrian, eta Korellan), Iluna Teatro-ren “Perséfone” (Viana, Irurtzun, Burlata, Aranguren Ibarra, Murtxante, Zizur Nagusia, Castejon eta Cintruenigon), Zuk Performing Arts taldearen “Yerma” (Bera, San Adrian, Altsasu, Ribaforada, Castejon eta Valtierran) Maitane Azpirozen La Trapecionista konpainia “Artxipielago” lanarekin (Etxarri Aranatz, Lodosa, Zizur Nagusia eta Agoitzen), Led Silhouette konpainiaren “Creepy Crawly” (Leitza, Atarrabia, Lesaka eta Noainen), Yarleku Teatro-ren “By ò Bu” (Berriozar, Beriain, Atarrabia eta Los Arcos-en), Oier Zuñigaren “Eresia, lurra arin bekizu ama” (Zizur Nagusia eta Agoitzen) eta, azkenik, Basotik Itsasora 2.0, Dantzaz konpainia gipuzkoarraren eta SCNO2 enpresa nafarraren arteko koprodukzioa (Aranguren Ibarra, Uharte, Irurtzun, Berriobeiti, Zangoza, Lesaka, Antsoain eta Etxarri Aranatzen).

Nafarroatik kanpo, ikuskizun hauek iritsiko zaizkigu: Kantabriako Escena Miriñaque konpainiaren “Del otro lado” (Lizarran, Uharten, Berriobeitin, Azagran, Burlatan, Los Arcos eta Ribaforadan) Markeliñe konpainia bizkaitarraren “Ganbara/El Desván” (Agoitzen, Beriainen, Vianan, Berriozarren eta Atarrabian), Trajin Teatroren “El grito del cardo” (Tafallan eta Cintruénigon) eta Javier Aranda aragoiarraren “Vida” lana, hainbat sari jaso dituen ikuskizuna, hala nola Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriako antzerki ikuskizun onenarena, edo formatu txikiko ikuskizun onenaren Fetén saria (Korellan, Antsoainen, Azkoienen eta Lodosan).

LEHENENGO ASTEBURUA

Programazioa asteburu honetan abiatuko da Vianako Kultur Etxean Iluna Teatroaren “Perséfone” ikuskizunarekin, martxoaren 3an, ostiralarekin, eta 5ean Irurtzungo Kultur Etxean errepikatuko dute; Yartelo Teatroren “By ò Bu” antzezlana larunbatean Berriozarko Kultur Etxean eta Markeliñe konpainiaren “Ganbara” antzezlana euskaraz, igandean Agoitzko Kultur Etxean.

Programazio osoa www.sendaberri.com webgunean, Nafarroako Antzokien Sarearen webgune ofizialaren agendan eta parte hartzen duten udalen webguneetan kontsultatu ahal izango da. Azken hauen bidez ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dira, baita programatutako jarduera paraleloei buruzko informazioa eskuratu ere.

Programación Sendaberri 2023

Sendaberri Zirkuituaren 2023. urteko programazioa
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
4 + 9 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.