Hemen zaude

Nafarroako Antzoki Sareak "Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak" aurkeztu du 29 udalerriren partaidetzarekin

Osteguna, Martxoa 3, 2022

Zikloa, Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren oinordekoa dena, bere bosgarren urteurrenera iritsi da izen propioarekin, 12 konpainien partaidetzarekin eta Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin

Nafarroako Antzoki Sareak Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan diseinatutako erakundearen programa propioa. Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituaren oinordekoa izanik, bere bosgarren urtemugara iritsi da, zikloaren izena eta irudia aldatzen hasi den inplementazio-aldi baten ondoren. Horrekin batera, programazio osoa kontsultatzeko webgune bat dago (www.sendaberri.com).

Sendaberri hitz joko bat da, gaztelania eta euskara nahastuz bide berriak esan nahi duena. Horixe da, hain zuzen ere, zikloaren helburu nagusia: RTN-NASeko espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastea eta osatzea, kontzientzia kritikoa sortzen duten ikuskizunen bidez. Ikuskizun horien programazioa, masa-publiko bati zuzenduta ez dagoenez, zailagoa izaten da. Edizio honetan, kalitate kontrastatuko antzerki, dantza eta zirkuko proposamen eszenikoak programatu dira, gizarte-gaien, genero-ikuspegiaren eta lengoaia eszeniko berriak erabiltzen dituzten gaien inguruan sakontzeko.

Nafarroako Antzoki Sarearen proiektu honek 100.000 euroko ekarpena jasotzen du Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren eskutik, eta aurtengo edizioan parte hartzen duten eszenatokiek 96.000 euroko ekarpena egiten dute. 196.000 euro guztira, konpainien katxea ordaintzeko oso-osorik.

Ignacio Apezteguía, Kultura - Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusia, Sendaberri Zirkuituaren programazioaren aurkezpenean izan da, Pello Gurbindo Nafarroako Antzoki Sareko presidentearekin eta Iker Bengotxea zirkuituko teknikariarekin batera.

2022KO PROGRAMAZIOA

Guztira 12 konpainiaren 55 emanaldi dira, Nafarroako 29 herritan aurkeztuko direnak; udaberrian 32 emanaldi, eta 23 emanaldi udazkenean.

Nafarroako artisten proposamenen artean, Estefanía de Paz Asinen “La Reina del Arga/Argako Erregina” ikuskizunak ditugu, berriki interpretazio onenaren Feten 2022 saria jaso duena; Iluna Producciones konpainiaren “Con los ojos abiertos”, Miguel Hernández poetaren bizitzari eta bere pasioei buruzko testimoniazko antzezlana; “El Rey Tuerto”, Nafarroako Inextremis eta Tanttaka Teatroa konpainien koprodukzioa, komedia soziala da, kutsu politikoekin; “Lucio, una revolución escénica”, Yerbabuena Producciones-en diziplina anitzeko ikuskizuna, komikia, dokumentala, performancea eta musika hibridatzen dituena, publiko zabalari Lucio Urtubiaren figura eztabaidagarria gerturatzeko; El Patio Teatroren “Conservando Memoria”, Izaskun Fernández nafarrak protagonizatutako lana, aiton-amonei omenaldi poetiko eta ederra, 2021eko RNE-ren Antzerkiaren ‘Ojo Crítico’ saria jaso zuena.

Dantza Andrea Irurzun buru duen Dan-Zai konpainiaren “Re-Des” obraren eskutik etorriko da, sare sozialek gaur egungo gizartean duten eraginean sakontzen duena. Bestalde, “Pioneras-Aitzindariak” obrak, Sayoa Belarra lizartarrak eta Xian Martinezek osatutako iXa konpainiak lantzen duena, berdintasunaren aldeko borroka hasi zutenak omentzen ditu.

Quiero Teatro ikuskizunen distribuzioaren enpresa nafarrak Nueveuno Zirku Konpainiaren “Suspensión” ikuskizuna hurbiltzen digu, gizonen arteko harremanei eta identitate maskulinoaren krisiari buruzko ikuskizuna, eta La Gata Japonesaren (Elena Vives) “Los viajes de Bowa”, zirku garaikidearen sorkuntzan erreferentea den konpainia.

Azkenik, Teatro en Vilok, sari anitzeko konpainiak eta antzerki-sorkuntza berrian erreferente denak, "Hoy puede ser mi gran noche" ikuskizuna dakarkigu, kontakizun urratzailea, ez bere umore dosirik gabe, non emakume bat ohiz kanpokoaren eta arruntaren, balentriaren eta porrotaren, izan beharraren eta benetako zoriontasunaren artean borrokatzen den. Aka Teatrok “A.K.A. (Also Known As)” aurkeztuko du, Max Saria irabazi duena aktore onenari eta egiletza berri onenari. Eta, azkenik, La Dramática Errante konpainiak bere azken lanak aurkeztuko dizkigu, “Yerma” eta “Altsasu”.

JARDUERA PARALELOAK

Zikloa igande honetan hasiko da, Beriaingo Kultur Etxean “La reina de Arga” funtzioarekin, Remigia Echarrenen irudiari buruzko erakusketa batekin batera, espazio eszenikoan bertan ikusi ahal izango dena, martxoaren 9ra arte.

Edizio honetan, emanaldi guztiekin batera, jarduera paraleloak egingo dira, hala nola, tailerrak, erakusketak edo topaketak emanaldien aurretik edo ondoren. Zirkuituaren aurreko edizioetan publikoekin irekitako lan-ildo hori Sendaberriren bereizgarri bihurtu da, eta oso kontuan hartu da konpainien programazioaren eta hautaketa-prozesuaren diseinuan.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
7 + 3 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.