Hemen zaude

ENTRE BUTACAS – BESAULKIETAN BARNA

Asteartea, Urria 5, 2021

Nafarroako Antzoki Sareak eta Kaleidoscopestudio-k “Entre Butacas – Besaulkietan Barna” dokumentala aurkezten dute; Nafarroako Antzoki sarearen Zirkuituaren 2020. urteko programazioarekin batera antolatu ziren hainbat bitartekaritza jardueren ondorioz ekoiztutako lana.

Antolatutako jarduerak dokumentatzeko helburuarekin, horietako hainbat grabatu egin ziren, baita parte-hartzaileen hainbat testigantza ere: konpainiak, kultur teknikariak eta parte-hartu zuren ikusle edo audientziak.

Lan ildo honen helburua eszenatokia eta besaulki patioaren arteko barrera ikusezina apurtzea da, emanaldiaz haratago doazen eta ikusleekin harreman zuzena sortzen duten jarduera mota hauen bitartez.

“Entre Butacas – Besaulkietan Barna” piezan egindako lanak agerian uzten du mota hauetako bitartekaritza jardueren indarra, gure audientziekin eta kolektiboekin kontaktu zuzena sortzerako orduan.

Led Silhouette konpainiaren Dantza, Xabier Artieda-ren Antzerki Fisikoa, La Caja Flotante-ren Lengoaia berriak eta Ados Teatro-ren Antzerki Inklusiboa dira  dokumental motz honen protagonistak eta, nola ez, parte-hartzaile guztien iritzi eta testigantzak, izan konpainia, kultur teknikari, zein ikusle.

Besaulkietan barna
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.