Hemen zaude

ASIER COSTA CHAVERO, BERRIOZARKO KULTURA ZINEGOTZIA, NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN LEHENDAKARI BERRIA

Osteguna, Iraila 21, 2023

Asier Costa Chavero, Berriozarko kultura zinegotzia, aukeratu dute gaur Nafarroako Antzoki Sareko (RTN-NAS) lehendakari datozen lau urteetarako. Erakundearen Estatutuak betez deitutako Ezohiko Batzar Orokorrean egin da hautaketa. Estatutu horiek udal-hauteskundeak egin ondoren Zuzendaritza Batzorde berri baten hautaketa arautzen dute.

RTN-NAS barnealdeko espazio eszenikoa duten 35 udalerrik osatzen duten elkartea da, hamar urteko existentzia duena (2013ko martxoaren 18an sortu zen) eta bere helburuen artean honako hauek ditu:

• Arte eszenikoen eskaintza profesionala, askotarikoa eta kalitatezkoa sustatzea, erregulartasunez.

• Bazkideen baliabideak optimizatzea.

• Arte eszenikoen arloan eskumenak dituzten administrazioekiko lankidetza sustatzea.

• Publikoak sortzen, prestatzen eta leial bihurtzen laguntzea.

Atarrabiako Kultur Etxean egindako Ezohiko Batzar Nagusira 35 udal bazkideetatik 28 bertaratu ziren. Asier Costa Chaverok 18 boto lortu zituen, eta Marta Ruiz Alvarezek, beste hautagaiak, 10. Bigarren horrek RTN-NASeko presidenteorde bihurtu zuen.

Lehendakaritzaz eta lehendakariordetzaz gain, beste 5 kide RTN-NASeko Zuzendaritza Batzordeko kide dira. Icíar Les Urra Tuterako kultur zinegotziak 30.000 biztanletik gorako udalerriak ordezkatuko ditu, eta Tutera izango da baldintza hori betetzen duen udalerri bakarra.

Bestalde, 10.000 biztanletik gorako 9 udalek (Antsoain, Aranguren Ibarra, Barañain, Berriozar, Burlata, Lizarra, Tafalla, Atarrabia eta Zizur Nagusia) bi kide izan behar dituzte Zuzendaritza Batzordean. Kargu horietarako 5 boto jaso zituzten Marta Gómez Lerga Tafallako zinegotziak eta Irantzu Urdániz Guembe Burlatako kultura zinegotziak.

10.000 biztanletik beherako 25 udalek (Altsasu, Agoitz, Azagra, Bera, Beriain, Berriobeiti, Castejon, Cintruenigo, Corella, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun, Lesaka, Lodosa, Los Arcos, Noain (Elorz harana), Olazti, Peralta, Ribaforada, San Adrian, Zangoza, Valtierra eta Viana) ere bi ordezkari dituzte Zuzendaritza Batzordean, eta Marta Gainza Encina Lodosako kultura zinegotziari eta Laura Aznar Merlo Uharteko kultura zinegotziari egokitu zaizkie postu horiek. Biek 16 boto lortu zituzten, hurrenez hurren.

RTN-NAS osatzen duten 35 udalek Nafarroako Arte Eszenikoak bultzatzen jarraituko dute legegintzaldi berri honetan, orain arte egin duten bezala. Gogoan izan behar da 2022an RTN-NASeko espazioek 800 arte-ikuskizun profesional baino gehiago programatu zituztela. Ikuskizun horiek 109.288 ikusle bildu zituzten eta 2.114.430 euroko aurrekontua izan zuten.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
1 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.