EL PARAISO DE LOS ROTOS

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Maiatza 30, 2025 - 20:00
Aurrezko prezioa: 
6,00€
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Sarreren salmenta: 
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Tomás eta Juana elkarrekin egon dira beti, baita beren bizitzako une on gutxi-gutxi horietan ere. Orain, zoriontsuak sentitzen dira benetan, gizarteak bota dituen gauza hautsiak metatuak dauden leku batean bizi baitira. Baina gauzak, hautsita egonda ere, ederrak eta erabilgarriak izan daitezke… Pertsona hautsiak bezala. Tomás eta Juana bezala. Tomás eta Juana pertsonaiak erdi gizakiak eta erdi animaliak dira, eta mundu arraro honetan diraute bizirik, gauza bat ikasi dutelako, hots, hautsita egonda ere, akastunak izanda ere, gizartearendako baliorik ez badute ere, zoriontsu edo holako zerbait izan daitezkeela, edota haiek zoriontsu izateaz ulertzen duten zerbait. Egia esateko, erabat dira gaur egungo bi gizaki, behar baino askoz ere gauza gehiagoren jabeak, baina hautsiak daude emozionali barnera begira. Barne haustura horiek estaltzen tematu daitezke edo haiekin bizi eta ikasi horrela ere zoriontsu izan daitekeela. Nagusi dira beren munduan, hau da, poetikotasunaren eta ametsaren artean mugitzen den munduan. Horra errege Tomás eta erregina Juana.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
12 + 5 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.