Berako Kultur Etxea 1991ko apirilean inauguratu zen (2010ean eraberritua eta berriz ekipatua). Gune ezberdinak ditu: areto nagusia, non 202 pertsona sartzen diren. Horren agertokian formatu handiko jarduerak ematen dira (kontzertuak, antzezlanak, kongresuak, jaialdiak, zine proiekzioak…), herri liburutegia eta erakusgela. Gainera, eraikinaren ondoan bertze bat dago, antzinako hiltegia (Beralandeta izenekoa) formatu ttikirako erabiltzen dena (ikastaroak, solasaldiak, mahai-inguruak, kontzertu ttikiak, prentsaurrekoak…). Berako Udalak kultur gunea zuzenean kudeatzen du (herri liburutegia izan ezik, Nafarroako Gobernuak kudeatua), nahiz eta gela teknikariak eta garbitzaileak kanpo-kontratazioaren bidez egiten den.