Hemen zaude

Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak, 15 konpainiaren 67 emanaldi eskainiko ditu 2025. urteko edizioan, sarearen bazkide diren 31 herritan

Astelehena, Martxoa 3, 2025

Nafarroako Antzoki Sareak Nafar Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo sailarekin elkarlanean antolatutako zikloaren edizio honek, programazioari zuzendutako 209.000 euroko aurrekontua izango.

Ignacio Apezteguía, Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendari Nagusia, Sendaberri Zirkuituaren programazioaren aurkezpenean izan da, Asier Costa Chavero Nafarroako Antzoki Sareko lehendakariarekin, Berta Arizkun Gonzalez, Burlatako Udaleko alkatearekin, Iker Bengotxea, zirkuituaren kudeatzailearekin eta programazioan parte hartuko duten hainbat konpainiarekin. Programa horren helburu nagusia Sareko espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastu eta osatzea da. Besteen artean, gai sozialak edo lengoaia berriak jorratzen dituzten konpainien antzezlanen bitartez.

Horiek guztiek nabarmendu dute sare-lanaren garrantzia eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Sailaren eta Nafarroako Antzoki Sarearen arteko lankidetza. Horri esker, Nafarroako Gobernuak edizio honetarako bideratzen duen aurrekontua (105.000 €) ia bikoiztu egiten da toki entitateek egiten duten ekarpenarekin (104.000 €). Guztira, 209.000 euroko aurrekontua izango du zikloak, 15.000 euroko igoera aurreko edizioarekin alderatuta. Horri esker, sareari lotutako 31 espazio eszenikotan garatuko diren 15 konpainiaren 67 emanaldi izango ditugu. Edizio honetan, emanaldi guztiek jarduera paraleloak eskainiko dituzte, hala nola solasaldiak, hitzaldiak edo erakusketak, eta lanek dolua, identitateak, emakumea edo tradizioak bezalako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste, genero eszeniko desberdinetako proposamenen bidez, proposamen askotan diziplina aniztasuna nabarmena izango delarik.

2025. EDIZIOKO PROGRAMAZIOA

Edizio honetan dantzak protagonismo berezia hartuko du Nafarroako lau konpainiaren eskutik. Zuk Performing Arts “Quosque Tandem Abutere” aurkeztuko du, kulturaren jatorriari buruzko gogoeta Jorge Oteizaren unibertsoa oinarritzat hartuta (Lesaka, Leitza, Azkoien, Burlata, Atarrabia eta Lodosa). Dinamo Danza konpainiak ”Luz Negra” taularatuko du, Zientzia eta Artearen arteko elkarrizketa (Los Arcos, San Adrian eta Berriozar). Disiden.Cía konpainiak “Bipedestrucción” lana eskainiko du, LGTBIQA+ kontzientzia duen dantza garaikideko ikuskizun familiar dibertigarria (Lizarra, Zizur Nagusia, Tafalla, Irurtzun). “IHTOK” Olatz Larunbe dantzariarena,aurreiritzi inkontzienteei buruz hausnartzera gonbidatzen duen lana (Murtxante, Berriobeiti eta Los Arcos). Dantza, Antzerkia eta Objektuen Antzerkia jorratuko dituen Salamankako La Chana Teatro konpainiaren “Natalia” lanaz gozatu ahal izango dugu; beraien kalitate eszenikoa goraipatu izan du kritika espezializatuak  (Zizur Nagusia, Uharte, Burlata eta Aranguren Ibarra). Objektuen Antzerki ildo horretatik jarraituz Pájaros Pintados konpainiak “El jardín de Olivia – Olaiaren lorategia” aurkeztuko du,euskaraz eta gaztelaniaz helduko zaigun proposamena, doluari buruz modu samur eta gozoan hitz egiten diguna (San Adrian, Uharte, Atarrabia eta Etxarri Aranatz). Anita Maravillas eta Portal 71-ren arteko “Andereño – La Maestra”, koekoizpenarekin ere gozatuko dugu, euskaraz zein gaztelaniaz, 2024ean Espazio Eszeniko hoberenaren Feten saria jaso zuena (gaztelaniaz Tafalla eta Castejón-en eta euskaraz Antsoain, Bera eta Uharte).

Producciones Maestras-ek Artemisia Gentileschi margolariaren istorioa berreskuratzen du “Una mera curiosidad” lanarekin, historiak hainbat emakumeren lana nola isildu duen argi utziz. Proposamen eszenikoaren eta pinturaren erlazioa dela eta, erakusketa bat antolatuko da Artemisiaren lanaren eta bizitzaren inguruan, gero funtzioan ikusiko diren koadroen bitartez (Azagra, Altsasu, Agoitz, Murtxante, Ribaforada, Zintruenigo, Kastejon, Korella). “Mendia / La montaña”, Mikele Urroz eta Lucía Ezker-ek sinatuta, nahiz eta lan kolektibo bat izan dela esan daitekeen. Antzezlan honek mendiari uko egin zion alpinista baten krisia kontatzen du, eta senitarteko baten errautsak uzteko bertara itzuli behar duenean hasten da (Berriozar, Leitza eta Beran euskaraz eta Zizur Nagusian, Lizarran eta Los Arcos-en gaztelaniaz). Lore More konpainiak “Trapu Zikinak” taularatuko du; Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da (euskaraz Burlatan eta Lizarran). “¡Guapa!” Gasteizko El mono habitado konpainiak ekarriko du, bertan “emakume bizarduna” eta “munduko emakume itsusiena” elkartuz (Berriozar, Atarrabia, Zangotza eta Korella). “El paraíso de los rotos” Parena Teatro konpainiaren eskutik, gauzak apurtuta ere politak izan daitezkeela kontatuko digute; jarduera paralelo gisa, Traperos de Emausek egiten dituen jardueren argazkiak eta azalpen-testuak dituen erakusketa bat eskainiko da (Azagra, Viana, Zangotza, Noain eta Murtxante). Amico Teatro-k “Inmatriculaciones; Oh my God!” taularatuko du, umorez, eta erlijio-sinesmenarekiko errespetutik, eliza katolikoak bere izenean erregistratu zituen ondasunak salatzen dituen antzerki-lana. Kasu honetan ere, Javier Etayo marrazkilariak "Tasio" izenez ezagunak, immatrikulazioekin lotutako gertakari nagusiak irudiz eta bere ohiko umore ukituaz ilustratuko ditu erakusketa baten bidez (Tafalla, Olazti, Ribaforada, Aranguren, Antsoain, Azkoien).

Amaitzeko Zirkutik gertu baina hainbat disziplina nahastuko dituzten beste ikuskizun bi: “Mar, o de cómo sobrevivir a un Tsunami”, Rebe al Rebes, Ana Donoso Mora eta Javier Prieto-k sinatuta, 2024. urtean Feten eta Talía sariak jasotako ikuskizuna; Sevillatik datorren lan honetan antzerki fisikoaren, zirkuaren, zuzeneko musikaren eta plastika eszenikoaren kontzeptuak, umorea, poesía eta flamenkoaren bidez nahastuko dira (Noáin, Cintruénigo eta Agoitz); eta Balentziako Infinit konpainiaren “Nilu” lana, publiko familiarrarendako diziplina anitzeko proposamen bat, urari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena. Emanaldi horrekin batera, Indiako uraren egoerari buruzko solasaldi bat egingo da Enric Romaguera protagonistarekin berarekin, 5 urtez kooperantea izandakoa (Irurtzun, Aranguren Ibarra, Altsasua, Etxarri-Aranatz)

LEHEN ASTEBURUA

Programazioa asteburu honetan martxan jarriko da Azagran “Una mera curiosidad” lanarekin eta “El jardín de Olivia” proposamenarekin  San Adrian herrian.

Programazio osoa www.sendaberri.com webgunean, Nafarroako Antzokien Sarearen webgune ofizialaren agendan eta parte hartzen duten udalen webguneetan kontsultatu ahal izango da. Azken hauen bidez ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dira, baita programatutako jarduera paraleloei buruzko informazioa eskuratu ere.

2025. EDIZIOKO PROGRAMAZIOA

Programación Sendaberri 2025
X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
6 + 2 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.