BERLIN-BRECHT-KABARETT

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Urtarrila 24, 2025 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

“Mackie Navaja”ren doinuek kabaret giroan barneratuko gaituzte, baina baita gangster giroan ere. Eta berehala Bertolt Brecht maisuaren hitzek astindu ederra emanen digute gure jarlekuan: Ez ezazue ohikoa gauza naturaltzat hartu, zeren, desordena, nahasmendu antolatua, arbitrarietatea eta gizatasun gizagabetua nagusi diren garaietan, ezerk ere ez baitu natural iruditu behar, ezerk ere ez baitu aldatzeko ezinezkoa iruditu behar. Agertokian, bederatzi aulki, piano bat, testuak harat-honat, eta aktore talde bat, sekulako egiak esaten dituzten testuak irakurtzen eta abesten, guztiak ere Brechtek onduak.

Wesker eta Txekhovekin egin zuten bezala, antzerki unibertsalaren idazle handi horren testu gehiago irakurtzeko gogoa piztea da aktore taldearen asmoa, bai eta haren testuetatik ikastea ere, idatzi zirenean bezain beharrezkoak edo are beharrezkoagoak baitira gaur egun.

Antzezpenaren ondotik, topaketa talde artistikoarekin.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
13 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.