EL NADADOR DE AGUAS ABIERTAS

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Maiatza 4, 2024 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
12,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Platea Programa

Sinopsia

Nilo aktore kaskarra da, eta jadanik ez diote lanik ematen. Emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen kiribilean murgildu da. Familiako trauma bat ezkutatzen duen Walrus igerilari adituari esker, Nilok igeri egiten ikasiko du berrogeita zortzi urterekin, eta bide horretan, bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du.

Kontakizun liluragarria da. Itsasoak “halabeharrez” korapilatutako bi bizitza eta, itsasertzean, adiskidetasuna, bien salbabide. Gizonezkoen arteko adiskidantza istorio zoragarria da, fikzioak kontatu ohi dizkigunez oso bertzelakoa: samurra, maitekorra eta enpatikoa.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
3 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.