El Viento es Salvaje (Fedra y Medea en Cádiz)

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Urria 7, 2023 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
8,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Fedra eta Medea gaur eguneraino ekarri ditugu eta biak ere izaki gris bihurtu ditugu. Gatazka sortzen denean bakarrik ohartuko dira bat-batean antzinako patuaz, hots, bidean aurkitzen duten oro txikitzen dutela. Azpian, Cadiz, eguneroko elementu guztiek dimentsio magikoa hartzen duten hiria, tragediaren iragarri: sortaldeko haize aztoratzailea, zorroztailearen txirulak iragarria, bai eta hiriaren kanpoaldean ezarritako zirkuak iragarria ere, txorien txio-txioa, bizilagunen korua...

Ikuskizuna gogoeta ludiko eta “jondo”-a da zoriaz eta erruaz. Irri-karkailak zeharkatutako tragedia da, istorio ikaragarri orotan ba baitago komediara eraman gaitzakeen paradoxa bat; eta aitzitik, umore-kolpe orotan dago beti hondo tragiko bat.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
12 + 0 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.