Hemen zaude

PERSÉFONE

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Maiatza 12, 2023 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Pertsefonek heriotza-eramailea esan nahi du greko zaharrean. Azpimunduko erregina da, bai eta sekretu hilen zaindaria ere. Pertsefone lasai bizi zen, harik eta Hadesek huraxe bahitu eta azpimundura eraman zuen arte. Silvia da gure Pertsefone, hau da, aitaren abusu etengabeak eta amaren isiltasuna sufritu dituen emakumea. Silvia, itxuraz, ongi eta zoriontsu bizi da, familia-giro egonkorrean, senarrarekin eta alabarekin batera. Harik eta behin batean haren bizitza hankaz goratuko duen zerbait gertatuko den arte; ondorioz, berriz ere azpimundura eroriko da. Silvia infernuetara nola jaisten den ikusiko dugu, bortxaz, abusuz, justiziaz eta mendekuz beteriko drama ilun honetan.

 Emanaldiaren ondotik, topaketa talde artistikoarekin: Ana Berrade, Marta Juániz, David Larrea eta Miguel Goikoetxandia.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
13 + 1 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.