Muchos amigos negros / Lagun beltz asko

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Otsaila 4, 2023 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
10,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Berandu da. Arimarik batere ez karrikan. Ixteko zorian dagoen edozein taberna. Barnean, azkena zurrupatzen ari dira jabea eta adiskide onena. Oso lagunak dirudite, baina biek ere sekretuak eta traizioak dituzte gorderik. Bat-batean, galduta dabilen migrante batek atean jo eta mugikorra kargatzen uzteko eskatuko du, Londresen dagoen alabari deitzeko. Mugikorrik gabe, ezin du harekin hitz egin, ezta bidaia egiten jarraitu ere.

 Bi lagunek diote lagundu nahi dutela, baina ez diote migranteari ulertzen. Denbora igaro ahala, egoerak arrailak irekiko ditu bien adiskidetasunean eta gatazka piztuko da. Gauaren amaieran, poliziari kontatuko dioten bertsioa klasiko bat da: migranteak ez zuen paperik, indarka sartu zen, eraso egin zien, ebatsi nahi zien. Haiek fabore bat egin nahi zioten, besterik ez. Hemen ez gara arrazistak...

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
8 + 2 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.