Hemen zaude

LA MALPAGÁ

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Urtarrila 28, 2023 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Bartzelonako “L’Arcadia” klubean gaude, 90eko hamarkadako lehen egunetan. Giroan ederki nabari da olinpiaden aurreko alaitasuna, Sevillako erakusketaren aitzineko giro alaia. Etorkizuna oparoa dator, edo hala ematen du. Gaur, show berria estreinatuko du Clara in the Dark vedetteak. Bere kantuen bidez, vedettearen bizitza eta desioak ezagutuko ditugu, bere oroitzapenak, eta nola dion sekulako debozioa Jaime Gil de Biedma adiskideari. Beti, ahots zailduko eta ukoz zein isiltasunez beteriko bizitza daraman Marie Brizard adiskide eta pianista leialak lagundurik.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
9 + 8 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.