Legado
Sinopsia
Begi grisak, ile gaztainkara, luzeraz txikia, zelulitisa eta musikazalea. Horra nire familiarengandik jasotakoa. Familiak borrokatu, hazi, hezi eta maitatu egin zuen. Emakume indartsuen familia, bizitzea egokitu zitzaien doinuaren ariora dantzan eta zailtasunen aurka oihuka kantuan. Adriana Olmedoren hitz horiek ongi azaltzen dute ikuskizuna. “Legado”, izan ere, familia baten istorioa da, abestien bidez kontatua, amengandik alabengana, amatxiengandik bilobengana eta izebengandik ilobengana erakusten diren maitasuna eta musika aintzat hartuta... Istorioak antzerkia eta musika uztartu ditu, bai eta kantautore nafarrak ondutako konposizioak eta arras kantu ezagunak ere; denon arteko soinu-bandaren barneko printzak dira, gozatzeko eta hunkitzeko.

