Navarra, sola o con leche

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Azaroa 11, 2022 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Lau pertsonaia bildu dira jendaurrean Nafarroako iraganaz eta orainaz dituzten ikuspegiak eztabaidatzeko. Jarrera arras ezberdinak dituzte Nafarroak sartu behar ote duen edo ez Euzkadi sortu berrian, Eusko Autonomia Erkidegoan, alegia. Patxi Larrainzarrek idatzitako lan mitikoa da, Lebrel Blanco taldeak 1978an estreinatua, Nafarroako antzerkigintzaren antzezlanik antzeztuena.

Lauak ere suhartasunez arituko dira eztabaidan Nafarroako historiaz, autogobernuaz, jauntxokeriaz, foralitateaz, gerra zibilaz, orainaz eta geroaz. Tarteka, eztabaida eten egiten da emakumezko pertsonaia batzuen  bakarrizketa laburrei tokia uzteko. “Ama', “Alarguna' eta beste batzuk agertzen dira gizonezko pertsonaien muturreko jarrerei hunkiberatasuna eta lirismoa emateko.

 

Emanaldiaren ondotik, topaketa eginen da talde artistikoarekin.

Erakusketa Kultur Etxeko patioan.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
14 + 5 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.