Hotel Flamingo
Antzeztokia:
Eguna(k) eta ordua(k):
Ostirala, Azaroa 4, 2022 - 20:00
Lehiatila prezioa:
10,00€
Sarreren salmenta:
Antolatzen du:
Kultura saila
Laguntzen du:
Nafarroako Gobernua
Método accesibilidad
Sinopsia
Tricicle-ko ikasle onenek maisuak omenduko dituzte, “Tres estrellas” seriean eta “Palace” filmean inspiratutako ikuskizun honetan, biak ere hirukote jenial katalanak onduak. Ziur baino ziurrago daude “Hotel Flamingo” lana ederki antzeztuko dutela, eta gauza izanen direla 10 segundoz behin irri-algara eragiteko. Aise lortuko dute, bai horixe!
Hotel Flamingo zaharrak ateak ireki nahi ditu berriro. Zuzendari eta jabe berriak negozio usain bitxia izan du beti. Horregatik, hoteleko ateak ireki nahi ditu, baina pandemiaren erdian. Erabat sinetsita dago sekulako arrakasta izanen duela. Clownic-ek sekulako erritmoa eta gag arras irrigarriak baliatuko ditu hoteleko harrerako mostradorearen atzean. Ez da beste deus behar, ezta hitzik ere.

