Hemen zaude

YERMA

Eguna(k) eta ordua(k): 
Ostirala, Apirila 22, 2022 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

Zuk Dance nafar konpainiak istorioak kontatu nahi ditu bere lanen bidez, eta muntaketa honek bide hori indartu du. Izan ere, dramaturgiaz baliatu da pertsonaien emozioak lantzeko eta, horren ondorioz, emaitza antzerkiaren, dantzaren eta zinemaren arteko erdibidean dago.

Oraingo honetan, Lorcaren tragedia bat aukeratu dute: Yerma amatasun sen handiko emakumea da, baina ama izatea ezinezkoa zaionez, senarra hilko du gizarteak ama izateko ematen dion agindutik libratzeko. Ederki uztarturik daude koreografia, sormenezko ikusentzunezkoa eta gorputz mugimendua, bai eta arlo zinematografikoa ukitzen duen eszenaratzea ere. Publikoa istorioa gertatzen den giroetan murgilduko da eta protagonistaren sentsazio bizi-bizi berberak sentituko ditu.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
2 + 6 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.