Hemen zaude

La Bañera

Eguna(k) eta ordua(k): 
Larunbata, Urtarrila 29, 2022 - 20:00
Lehiatila prezioa: 
6,00€
Antolatzen du: 
Kultura saila
Laguntzen du: 
Nafarroako Gobernua

Sinopsia

60 bat urteko gizon bat, José María, eskuila handi batekin ari da bere gorputza garbitzen bainuontzian eserita, bizitza zoragarria dela abesten duen bitartean. 60 urte inguruko emakume bat, Montse, bainuontziaren inguruan ari da biraka, bizitza kaka zaharra dela kantatuta. Emakumeak dutxa bat paratu nahi du bainuontziaren ordez. Gizonak ez du inola ere horrelakorik nahi eta tinko heldua dago bere bainuontziari duela 30 urtetik gora, bien bizikidetza-harremanean izan duten lehena baita. Eztabaida gora, eztabaida behera, bainuontziaren inguruan jira-biraka, bizitza bera bezala jira-biraka, aurrerantz eta atzerantz. Zentzugabekeriaren lan honek ederki aletuko digu bikoteak -zenbat urtez? 30?- izaniko harremana, amaiera harrigarri bateraino iritsi arte.

X
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
10 + 7 =
Ariketa matematikoa burutu eta emaitza idatzi. Adibidez, 1 + 3, idatzi 4.